XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Funtsezko elementuetariko batek huts egiten zuenean, dokumentuen produkzio eta artxibaketan aldakuntza onurakor edo kaltegarri bat gertatzen zen eta hala jarraitzen du gertatzen.
Lehen gaiek huts egiten bazuten ordezkatzaileak bilatzen ziren, adibidez, Pergamo-n papiroaren ezagatik pergamuak erabiltzen ziren, edo ta Foruetan, edo Jaime I.aren kantzileriaren erregistroetan, Valencian fabrikaturiko papera.
Deposituek ia dokumentu gehiago jaso ezin zezaketenean, alferrikakoen salmenta xedatzen zen, eta artxibariak bere soldatatik bizitzera
Horregatik, oinarrizko premisa bezala, gure aurrekoen lana errespetatu behar da.
Gu bezala, modu erraz, arrazoitu eta praktiko batean lan egitea posible egiten zien neurri batzuren barruan mugitzen ziren.
Bolumen handiko multzotan, denbora epe labur batean unitateak aurkitzeko lanean gidatzaile zituzten printzipioak, funtsean, gaur egun praktikatzen jarraitzen ditugun berberak ziren: hau da, jatorriari eta artxibaketarako produkzio ordenari zor zaion errespetoa.
Ondorioz, gure lehen lanak instituzio bakoitzaren jatorri eta ordenazio sistemak aztertzen saiatzearena izan behar du, organigramak berreraikiaz; egituraren aldaketak, bulegotako ordenantzak, garai bakoitzeko lehentasunezko erizpideak, e. a. aztertuaz, guzti hori, tratatu behar ditugun dokumentuen kanpoko eta barneko ezaugarriak kontsideratuaz.
Zihur aski, askok badituzte beren produkzio edo artxibazio garaian egindako deskribapeneko zenbait tresna.
Tresna horiek, produzitzaileen mahaietatik hasi eta orain aurkitzen diren artxiboraino dokumentuek jarraitu zuten bidea berriz marrazten trazatu ahal izateko gure lehen urratsa izan behar dute.
Orain organizatu, deskribatu eta zerbitzatzeko lana egin ahal izateko, ezin dugu inongo ekintza zihurrik hasi, aldez aurrez jarraitu izan zituzten urratsak zeintzu ziren jakin gabe.
Are gehiago oraindik, sailkapen eta idaztien orrazketa bat ere egin behar bagenu, lehenago ez bait litzateke une egokian egingo (2)
Nahiz eta hiru adinen formulazioa oraintsukoa izan, garai aktiboko eta deposito garaiko (administratiboa eta historikoa) tradizionalak diren bien praktikak azalduak dira
Guzti honek leku aldaketak, galtzeak, ahazteak e. a. jasan izan dituzte, (...).